SIEM as a Service: Segurtasun kudeatua
Segurtasuna kudeatu eta monitorizatzen dugu, mehatxuei bizkor erantzun ahal izateko
Zenbat eta atu eta sistema gehiago kudeatu, orduan eta erregistro gehiago sortzen dira; eta zenbat eta anitzagoa izan teknologia, orduan eta heterogeneoak izango dira erregistro horiek. Kudeatzea geroz eta konplexuagoa da, eta ezagutza eta denbora gehiago beharko da.
Gure taldearen esperientziak SIEM kudeatuaren ezagutza-ekonomia sortzen du.
SIEM as a Service-ren abantailak
Zure enpresan gertatzen diren gertaera guztien gaineko kontrola edukiz gero, ohikoak ez diren joerak edo ereduak hauteman eta berehala jarduten utziko dizu.
Abantaila hauek eskuratuko dituzu gure SIEM soluzioa kontratatu eta JakinCode aditua zure taldean edukitzean:
Efizientzia areagotu eta kostuak aurreztea.
Gorabeheraren inpaktua eta iraupena murriztea lehenago konponduko delako.
Balizko mehatxuen monitorizazio zentralizatua.
Gardentasuna gailuen, erabiltzaileen eta aplikazioen gainbegiratzean.
Segurtasun-arrakalen prebentzioa eta eragiketen eraginkortasunik eza identifikatzea.
Salaketa-sistemen etengabeko hobekuntza.
Txostenak sortzea eta arauak betetzen diren ikusteko auditoretza.
Etengabe bilakatzen ari den plataforma.
Zerbitzuaren funtzionamendua
Gure sistema informatiko, sare eta komunikazioetako erregistro guztiak biltzen direla ziurtatzen dugu; eta erregistro horiekin lotutako gertaerak kudeatzen ditugu.
SIEM zerbitzuari esker, kudeatutako informazio guztitik sortutako txostenak sortu, biltegiratu eta banatu ditzakegu, eta gertaeren arteko korrelazioak egin ditzakegu ezohiko funtzionamenduak eta/edo mehatxuak identifikatzeko.
Sistemen egoerak monitorizatzen ditugu denbora errealean, antolatutako ekintzei edo alertei lotutako gertaeren bidez.
Datuen eta gertaeren biltegiratzeari esker, gertaeretan sartu eta batera bildu diren aldi desberdinetako aktibo desberdinetan dauden datuak erregistra daitezke.
Integrazio guztiak
SIEM berean
Zure datuak aplikazioen, endpoint, azpiegitura, hodei, sare eta beste negozio-inguruneen integrazio pertsonalizatuekin konektatu, eskalatu eta ustiatzen ditugu.
Teknologia horiek eta askoz gehiago…
Gure adituak zure esanetara daude
Bilera bat hitzartu nahi duzu?
Elkar ezagutu eta zure zibersegurtasunerako
ditugun soluzioei buruz
hitz egiteko unea.