Proiektuaren izena:

Basque Cyber Security Shared Data


Programa:

Enpresa I+G bultzateko programa – HAZITEK


Erakundeak:

Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatutako jarduera.


Iraupena:

2023-2025


Deskribapena:

  • Zibersegurtasun industrialeko datuen komunitate fidagarri eta segurua eraikitzea. Horretarako, beharrezkoa izango da
  • Zibermehatxuei buruzko informazio-eredu bat hobetzea eta adostea, zibersegurtasun industrialeko informazio iturri irekietatik elikatzen dena, hau da,
  • Industria komunitatearentzako balio erantsiko zerbitzuak eraikitzea ziberadimenaren arloan, iturri sakabanatuetatik datorren informazioa zibermehatxuen datuen konfiantza maila ezberdinekin aberastuz
  • Industria-erakundeetako ekosistemetako IT eta TO mehatxuen erabilera kasuetan esperimentazioaren bidez egindako ikerketa-jarduerak ebaluatzea.

Proiektuaren izena:

Zibererasoak Industria Sistemetan pribatutasuna gordez elkarlanean neutralitzea.


Programa:

Misioak Zientzia eta Berrikuntza (MISIONES MIG-20221060)


Erakundeak:

Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU


Iraupena:

2023-2025


Deskribapena:

  • 4.0 industriak konfiantza handia eskatzen du datu-iturri guztietan, eta horrek zaildu edo eragotzi egiten du, askotan, prozesuak eta lanak automatizatzea eta digitalizatzea. Trukatutako datuen gainean konfidentzialtasunik, segurtasunik eta burujabetzarik ez izateak harreman eta datu-truke asko geldiarazten ditu zenbait datu trukatzera behartzen duen ingurune arautzailerik ez dagoen egoeretan, eta, ondorioz, informazioa partekatzera behartzeko gaitasuna duten aktore handiak bakarrik izan daitezke haien ustiapenaren onuradun. Faktore-konbinazio horri lotuta dago inplikatutako industria-prozesuen zibersegurtasunaren garrantzia kontuan hartzea, sistemen eraginkortasun egokia bermatzeko, bereziki sektore kritikoetan, bai eta erabiltzen diren datuen eta informazioaren konfidentzialtasunari eusteko ere. Beraz, beharrezkoa da datuak partekatzearen arloko mugak gainditzen dituzten irtenbideak bilatzea eta zibersegurtasunaren Europako domeinuaren barruan lankidetza-espazioak sortzea.
  • Proiektuaren helburu Nagusia industria-sektoreari elkarlaneko gune digital bat eskaintzea da, enpresei aukera emango diena industria-enpresetako ekosistemen ziberdefentsa-mekanismoak hedatzeko, datuak partekatuz eta ustiatuz, eta prebentziorako, detekzioa arintzeko eta erremediatzeko prozedurak partekatuz. NCISen helburua berrikuntza disruptiboak dakartzaten teknologia-eremuetan ikerketa aurreratuak egitea da bi ardatz nagusi hauetan: datuaren konfidentzialtasuna eta segurtasun-estrategiak partekatzea konektatutako industria-ingurune berrietan, eta, hartara, 4.0 industria erabat garatzen laguntzea ingurune seguru, jasangarri eta konektatuetan.

NCIS

Proiektuaren izena:

Basque Cyber Security Industry 4.0


Programa:

Enpresen I+G babesteko laguntzen programa – HAZITEK


Erakundeak:

Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak, 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez (EGEF), batera finantzatutako ekintza.


Iraupena:

2022-2024


Deskribapena:

  • BCSI 4.0 programaren helburu nagusia euskal industriaren zibererresilientzia areagotzea da industria-arloko OT inguruneen segurtasun integrala etengabe gainbegiratzeko zerbitzuak hobetzeko eta espezializatzeko, zibergertakariak hautematea eta haien emandako erantzunak hobetzeko eta mehatxuen aurrean norbere burua babesteko neurriak bakoitzaren diseinuan gehitzeko teknologiak ikertuta, eta digitalizazioan heldutasun-maila desberdinak ordezkatzen dituzten industriako esperimentazio-ingurunetan balioztatuta (baita ekipo zaharkituetan ere).

Proiektuaren izena:

coGnitive aUtomation foR secUrity


Programa:

Enpresen I+G babesteko laguntzen programa – HAZITEK


Erakundeak:

Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak, 2014-2020 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez (EGEF), batera finantzatutako ekintza.


Iraupena:

2020-2022


Deskribapena:

  • Hautemandako portaeretan (legezkoak, ohiz kanpokoak eta gaiztoak) oinarritutako mehatxuak detektatzeko teknologien garapenean Deep Learning-aren arloko azken ikerketak aplikatzea.
  • Mehatxuak hauteman eta ikuspegi integral batetik aztertu ostean, erantzun automatizatu eta adimendunak sortzeko gai izatea, zibersegurtasunera bideratutako baliabideen erabilera optimizatuta, zibererresilienteak eta moldakorrak diren sistemak lortzeko.
  • Lengoaia naturalaren prozesamendu-arloan garatutako tresnak erabiltzea operadoreekin interaktuatzeko, identifikatu diren mehatxuen edukia, hautemandako harremanak eta bata bestearen atzetik gertatu direla detektatu diren efektuak azalduz. Gainera, modu horretan, sistemak ekintzak proposatu edo egindako zereginak azaldu ahal izango ditu, ongi zehaztutako ekintza konplexuak hastea erraztuko du lengoaia naturalean emandako agindu argi eta errazei jarraikiz. Eta horrela, profil baxuagoa duten langileek testuinguru zabalago eta zehatzago batetik hel diezaiokete arazoari, sektoreko talentu faltak sortutako arazoa arinduz.