Pribatutasun-politika
Datu pertsonalen tratamendua
JAKINCODE, S.L. enpresan tratatzen ditugun datu pertsonalez eta datu pertsonalak babesteko indarrean den araudia zorrotz betetzeaz arduratzen gara, besteak beste, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa den eta bere bidez 95/46/EB Zuzentaraua indarrik gabe uzten duten 2016ko apirilaren 27ko Europar Parlamentuaren eta Batzordearen (EB) 2016/679 Araudia eta Datu pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.
Lege horiei jarraikiz, JAKINCODE, S.L. enpresak datu pertsonalen tratamenduari buruzko gai hauen berri ematen da:
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Nortasuna: JAKINCODE, S.L.
IFZ: B01528538
Posta-helbidea: Arabako Teknologia Parkea, Albert Einstein 44 kalea, E6 eraikuntza – 112 bulegoa, 01510 Miñano, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)
Telefonoa: 945 19 84 26
Helbide elektronikoa: dpo@jakincode.com
Tratamenduari buruzko printzipioak
Datu pertsonalak tratatzean, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa den eta bere bidez 95/46/EB Zuzentaraua indarrik gabe uzten duten 2016ko apirilaren 27ko Europar Parlamentuaren eta Batzordearen (EB) 2016/679 Araudiak (aurrerantzean, DBAO) eskatzen dituen printzipioak errespetatzen dira:
- Zilegitasunaren, leialtasunaren eta gardentasunaren printzipioa: biltzen ditugun datuak modu zilegi, leial eta gardenean erabiltzen dira, aldez aurretik interesatuen onespena lortuta beharrezkoa denean edo, hala balegokio, interesduna aldeetako bat den kontratu bat exekutatzeko edo hark hala eskatuta aurrekontratutako neurriak aplikatzeko, edota, tratamendua legez aplikagarri den lege-betebehar bat betetzeko beharrezkoa balitz edo arduradunak edo hirugarren batek lortu nahi dituen lege-interesak asetzeko, betiere, interes horien gainetik datu pertsonalak babestea eskatzen duten interesdunaren interesak edo oinarrizko eskubideak eta askatasunak gailentzen ez badira, bereziki, interesduna haur bat denean.
- Xedea mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zein xederekin erabiltzen ditugu datu pertsonalak” atalean adierazitako xedeetarako erabiltzen dira.
- Datuak gutxitzeko printzipioa: printzipio honen arabera, erabiltzaileei buruz biltzen ditugun datu pertsonalak kontratu-harremana kudeatzeko edo egiten zaizkigun kontsultak edota informazio-eskaerak erantzuteko behar-beharrezko besterik ez dira.
- Zehaztasun-printzipioa: biltzen ditugun datu pertsonalak zehatzak izaten jarraituko dute eta, beharrezkoa balitz, eguneratu egingo dira. Horretarako, datu pertsonaletan aldaketaren bat izanez gero, erabiltzaileak aldaketa horren berri emango digu, datuak eguneratu ahal izateko.
- Gordetzeko epea mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zenbat denboraz gordetzen ditugu datu pertsonalak” atalean adierazitako epeetan gordeko dira.
- Integritatearen eta konfidentzialtasunaren printzipioa: printzipio hori errespetatzeko, datu pertsonalak horien segurtasuna bermatzek moduan tratatuko dira, baimendu gabeko edo legez kanpoko tratamenduaren aurkako babesa eta datuak galtzearen, suntsitzearen edo nahi gabe kaltetzearen aurkako babesa barne, eta horretarako neurri tekniko eta antolamenduzko neurri egokiak aplikatuko dira.
Zein xederekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak (webgunearen erabiltzaile izan ala ez)?
Bezeroaren datuak: kontratu-harremana egoki mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko, eta eskatzen dituzten zerbitzuak emateko.
Gainera, zure identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak erabiliko ditugu asebetetze-inkestak egiteko, eta bitarteko elektronikoak erabiliz edo erabili gabe, informazio teknikoa, operatiboa edota gure enpresaren eskaintzei, jarduerei, produktuei eta zerbitzuei buruzko albiste edo informazio komertziala bidaltzeko.
Hornitzaileen datuak: gure hornitzaileekin dugun kontratu-harremana eta ematen dizkiguten zerbitzuak egoki mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko.
Langileen datuak: gure langileekin dugun kontratu-harremana egoki mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko, baita lan-arloan, Gizarte Segurantzan eta Lan Arriskuen Prebentzioan indarrean dauden eta aplikagarri diren araudia betetzeko ere.
Hautagaien datuak: enpresak langileak hautatzeko antolatutako prozesuetan interesdunen partaidetza kudeatzeko.
Harremanetarako inprimakiaren bidez bildutako datuak: interesdunek egindako kontsultak edo informazio-eskaerak kudeatzeko eta haiei erantzuteko.
Zein da datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?
Hautagaien datuak: datu pertsonalak tratatzeko legitimazio-oinarria kide diren kontratua gauzatzeko datu horiek beharrezkoak direla da.
Asebetetze-inkestak egin eta informazio komertziala bidaltzeari dagokionez, datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarria, DBAOren 6.1. f) artikuluan xedatzen denari jarraikiz, JAKINCODE, S.L. enpresak lortu nahi dituen interes legitimoak lortzea da, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren 195/2017 Txostenean xedatutakoaren arabera. Interes horrek ez dio kalterik egingo informazio komertzial hori bidaltzeari uko egiteko dagoen aukerari.
Hornitzaileen datuak: datu pertsonalak tratatzeko legitimazio-oinarria kide diren kontratua gauzatzeko datu horiek beharrezkoak direla da.
Langileen datuak: datu pertsonalak tratatzeko legitimazio-oinarria kide diren kontratua gauzatzeko datu horiek beharrezkoak direla da.
Hautagaien datuak: datu pertsonalak tratatzea legitimatzen duen oinarria langileak hautatzeko egiten ditugun prozesuetan parte hartzeko curriculum vitaea ematean ematen diguten onespena da.
Harremanetarako inprimakien bidez bildutako datuak: inprimakia betetzean interesdunek emandako datu pertsonalak tratatzeko legitimazioaren oinarria inprimaki horren bidez gurekin harremanetan jartzean emandako onespena da eta, beraz, tratamendu hori egin behar da egindako kontsultari edo informazio-eskaerari erantzuteko.
Nola lortu ditugu datu pertsonalak?
JAKINCODE, S.L. enpresan tratatzen ditugun datu pertsonal guztiak interesdunek edo haien lege-ordezkariek ematen dizkigute.
Webgune honen bidez biltzen ditugun datu pertsonalak eskaini den inprimaki baten bidez edo gurekin harremanetan jartzeko gaitu den helbide elektroniko bidez bildu dira.
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datu pertsonalak?
Bezeroen, hornitzaileen eta langileen datu pertsonalak, hala balegokio, zerga-administrazioari jakinaraziko zaizkio lege- eta zerga-betebeharrak betetzeko, baita JAKINCODE, S.L. enpresak kobrantzak eta ordainketak kudeatzen dituen finantza-erakundeei ere.
Gainerako tratamenduetan ez zaizkie datuak hirugarrenei jakinaraziko, lege-betebeharrak betetzeko beharrezkoa den kasuetan izan ezik.
Horrez gain, zenbait gaietarako hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditugu, eta horiek tratamenduaren arduradun gisa jarduten dute, baina aldez aurretik datuen tratamenduari buruzko dagokion kontratua sinatu dugu haiekin DBAOren 28.3 artikuluan xedatzen denaren arabera.
Datuen nazioarteko transferentzia
Informazioa kudeatzeko gai batzuetarako Google-ren zerbitzuak erabiltzen dira. Gai horietarako enpresa horrek jarduten du tratamenduaren arduradun gisa, eta nahiz eta Europar Batasunetik eta Europar Ekonomia Erkidegotik kanpo egon, EB-AEB Pribatutasun-babesari atxikita dago, esteka honetan adierazten den moduan: Participant Search (dataprivacyframework.gov)
Google-ren pribatutasun-politika: https://policies.google.com/privacy?hl=es&gl=es
Era berean, modu eraginkor, dinamiko eta operatiboago batean kudeatu eta posta elektroniko bidez bidaltzen ditugun komunikazioak hobeto kontrolatu ahal izateko, MailChimp erabiltzen dugu, The Rocket Science Group Llc, erakundeak garatutako plataforma bat. Eta erakunde horrek ere EB-AEB Pribatutasun-babesaren ziurtagiria dauka. Hona hemen hori buruzko informazioa: Participant Search (dataprivacyframework.gov)
The Rocket Science Group LLC. erakundearen pribatutasun-politika: https://mailchimp.com/legal/privacy/
Zentzu horretan, jakinarazten dugu, plataforma hori erabiltzeko, zerbitzu horren hornitzaileak hartzaileen jarduerari jarraipena egiteko gailuak instalatu behar dituela bidalketetan, mezuak ireki diren eta mezuetako estekak sakatu diren kontrolatzeko, eta bildutako informazioarekin kanpainen jarraipen-txostenak egin ahal izateko.
Zenbat denboraz gordeko ditugu datu pertsonalak?
Bezeroen, hornitzaileen eta langileen datuak: datu pertsonalak dagokion kontratu-harremana indarrean dagoen bitartean gordeko dira eta, kontratua amaitzen denean, legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren epeetan.
Bezeroei informazio komertziala bidaltzeari dagokionez, identifikatzeko eta harremanetan jartzeko datu pertsonalak informazio horiek bidaltzeari uko egin nahi diotela adierazi edo xede horretarako onespena baliogabe arte gordeko dira.
Hautagaien datuak: hautagaien datu pertsonalak gehienez ere bi urtez gordeko dira.
Harremanetarako inprimakiaren bidez bildutako datuak: inprimakia betetzean erabiltzaileek emandako datu pertsonalak egindako kontsultak edo eskaerak kudeatu arte gordeko dira, eta kudeatzen amaitzen direnean, ezabatu egingo dira.
Gure sare sozialetako profiletako erabiltzaileen datuak: sare sozialetako jarraitzaileen datu pertsonalak gordetzeko epeak sare sozial bakoitzaren politiken araberakoa da, nahiz eta guk jarraitzeari utzi arte soilik tratatuko ditugun datu horiek.
Zein eskubide dituzu datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
- Datu pertsonalak atzitzeko eskatzeko eskubidea: tratamenduaren zilegitasuna ezagutu eta egiaztatzeko xedez, noiznahi eska diezagukezu JAKINCODE, S.L. enpresa zure datu pertsonalak tratatzen ari ote den berresteko, eta guk, beste gai batzuen artean, zein datu tratatzen ari garen, zein xederekin, datuen jatorria, datuak gordetzeko aurreikusitako epeak eta, hala balegokio, hartzaileak edo hartzaileen kategoriak jakinaraziko dizkizugu.
- Zuzentzeko eskatzeko eskubidea: datu pertsonalak zuzentzeko eska diezagukezu, datuak zehatzak ez direnean, edo osatzeko, datuak falta direnean, baita adierazpen osagarri baten bidez ere. Aukera hori baliatuz gero, zein daturi dagokion eta zer zuzendu behar den adierazi beharko duzu eskaeran, eta hala balegokio, tratatu behar diren datuen zehaztasun ez edo osorik ez daudela ziurtatzen duen egiaztagiri bat ere gehitu beharko duzu.
- Ezabatzeko eskatzeko eskubidea (“ahaztua izateko eskubidea”): zure datua pertsonalak ezabatzeko eta tratatzeari uzteko eska diezagukezu, dagoeneko beharrezkoak ez badira bildu ziren xedeetarako edo beste modu batera tratatzen badira, zure onespenean atzera egin baduzu, legez kanpo tratatu badira edo legezko betebehar bat betetzeko ezabatu behar badira.
- Datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: kasu honetan JAKINCODE, S.L. enpresak erreklamazioak egiteko, gauzatzeko edo horietatik defendatzeko soilik erabiliko du, edo beste pertsona fisiko edo juridiko batzuk babesteko, edo interes publikoko arrazoi garrantzitsuengatik.
- Datu pertsonalak eramateko eskubidea: datu pertsonalak mekanikoki irakur daitekeen egituratutako formatu arrunt batean entregatzeko eska diezagukezu, zuri edo adierazten diguzun beste arduradun bati.
- Tratamenduari uko egiteko eskubidea: JAKINCODE, S.L. enpresak eskatu duzun moduan datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, legeak hala aginduta ezinbestean tratatzen jarraitu behar dugunean edo balizko erreklamazioak egin, gauzatu edo defendatu behar ditugunean izan ezik.
Nola gauzatu datuak babesteko eskubideak: zure eskubideak gauzatzeko eskaera bat bidali behar diguzu idatziz helbide honetara: JAKINCODE, S.L. Adriano VI.a kalea, 20 – 4. solairua, 6. bulegoa, 01008, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava), edo mezu elektroniko bat, beste helbide elektroniko honetara: dpo@jakincode.com. Bi kasuetan, NAN fotokopia bat gehitu beharko da.
JAKINCODE, S.L. enpresak datu pertsonalei buruz indarrean den araudiak eskatutako epe eta baldintzetan erantzungo die eskaera guztiei.
Nola aurkeztu erreklamazio bat Datuen Babeserako Espainiako Agentzian: zure datu pertsonalak egoki tratatu ez ditugula uste baduzu, edo datuak babesteko eskubideak gauzatzean erantzun egokia eman ez dugula uste baduzu, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean, bai bere egoitza elektronikoan edo bere posta-helbidean, calle Jorge Juan, nº 6, C.P. 28001, Madril.
Dituzun datuen babeserako eskubideei eta Kontrol-agintarien aurreko erreklamazioei buruzko informazio gehiago lortzeko, joan www.aepd.es webgunera.
Segurtasuna
DBAOren 32. artikuluan xedatzen denaren arabera, JAKINCODE, S.L. enpresak arriskuari aurre egiteko segurtasun-maila egokia bermatzeko neurri tekniko eta antolamendu-neurri aproposak hartu ditu.
Segurtasun-maila egokia ebaluatzeko, datuen tratamenduak dituen arriskuak hartu dira kontuan, bereziki, datu pertsonalak nahi gabe edo legez kontra suntsitu, galdu edo aldatu, beste modu batera gorde edo tratatu, edo datu horiek baimenik gabe jakinarazi edo atzitzearen ondorioak.
Sekretu-eginbeharra
JAKINCODE, S.L. enpresak dagokion agintaritzarekin jarduten duen eta erabiltzaileen ematen dizkiguten datu pertsonalak atzi ditzakeen edozein pertsonak enpresaren argibideei jarraikiz soilik trata ditzakeela bermatzeko neurriak hartu ditu, eta datu horiei buruzko sekretu profesionala gorde beharko du iraupen mugagabean.
Horretarako, enpresarekin indarrean den lan-harremana dela-eta, tratatzen dituzten informazio eta datu pertsonalen konfidentzialtasunari eta sekretu-eginbeharrari buruzko dokumentu bat sinatu dute gure langileek.
Adin txikikoek webgunea erabiltzea
Adin txikikoek webgunea erabiltzeari buruzko politika irakurtzeko eskatzen diegu erabiltzaileei gure webguneko “Lege-oharra” atalean.
Cookieak
Cookieak webgune jakin batzuetako orrietan sartu eta horiek bisitatzen direnean, ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordetzen diren testu-fitxategi txikiak dira, berriro konektatzen bada, erabiltzailearen hobespenak ezagutu ahal izateko. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzten bertako diskoko datuak irakurri, ezin dute informazio pertsonalik irakurri ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri ere.
Webgune honetan erabilitako cookieei buruzko informazioa ikusteko, joan “Cookieen politika” atalera.