Lege-informazioa
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak xedatzen duenez, informazioaren gizartearen zerbitzu-hornitzaile guztiek betebeharra dute, bitarteko elektronikoak erabiliz, atal honetan ematen dugun informazio jakin batean etengabe, erraz, zuzenean eta doan sartzeko gaitasuna ematen duten bitartekoak eskaintzeko, bai zerbitzuaren hartzaileei, bai eskumena duten organoei.
www.jakincode.com webgunearen titularraren datuak:
Nortasuna: JAKINCODE, S.L.
IFZ: B01528538
Posta-helbidea: Arabako Teknologia Parkea, Albert Einstein 44 kalea, E6 eraikuntza – 112 bulegoa, 01510 Miñano Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)
Telefonoa: 945 19 84 26
Helbide elektronikoa: info@jakincode.com
Erregistroko inskripzioaren datuak: JAKINCODE, S.L. Arabako Merkataritza-erregistroan inskribatuta dago, 1.574 Liburukia, 0 Liburua, 42 Folioa, VI-17329 Orria, 1. inskripzioa
Webgunearen erabilera-baldintzak
www.jakincode.com webgunea erabiltzean, erabiltzaileak lege-ohar hau, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika eta webgune honetan dauden gainerako ohar eta argibideak irakurri, ulertu eta osorik eta erreparorik gabe onartu dituela ulertzen da, baita webgunea ongi erabiltzeko konpromisoa hartu duela ere, legeari, moralari eta ordena publikoari jarraikiz.
Erabiltzailea ados ez badago, ez du www.jakincode.com webgunea erabili behar.
JAKINCODE, S.L. enpresak eskubidea gordetzen du webgune honetako edukiak, informazioak eta erabilera-baldintza, pribatutasun-politika eta gainerako lege-ohar hauen baldintzak noiznahi aldatzeko. Horrelakoetan, webgunearen bidez edo informazio guztia azaltzen den mezu elektroniko bat bidaliz, hala egiteko eskatu bazaigu, jakinaraziko zaie bezeroei, webgunea erabiltzen jarraitu nahi duten erabaki dezaten.
www.jakincode.com webgunean hirugarrenen beste webgune eta web-orri batzuetara joateko estekak egon daitezke, baina ez du esteka horien gaineko inolako erantzukizunik hartzen, ez baitauka horien gaineko inolako kontrolik. Horregatik, erabiltzailearena da esteka horiek eskaintzen duten edukiaren eta erabilera-baldintzen erantzukizun esklusibo guztia.
Egile-eskubideak eta jabetza intelektuala
Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du webgune honetako marken, izen komertzial edo zeinu bereizgarrien, edukien, jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideen eta/edo bertan txertatutako beste edozein elementuren jabetza esklusiboa JAKINCODE, S.L. enpresarena eta/edo hirugarrenena dela, trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dutelako.
Webgunean sartzeak ez dakar inola ere berekin eskubide horiei uko egitea, eskubide horiek transmititzea, lizentzian ematea edo osorik edo zati batean lagatzea, berariaz kontrakorik adierazten den kasuetan izan ezik.
Aurreko paragrafoan adierazi denari jarraikiz, webgune honetako erabiltzaileek debekatuta daukate webgune honetako informazioa edo edukia erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste erabilera bat ematea, osorik edo zati batean, aldez aurretik JAKINCODE, S.L. enpresaren idatzizko baimenik ez badute.
Webgune honen edukia ezin da osorik edo zati batean erreproduzitu, transmititu edo erregistratu informazioa berreskuratzeko sistemetan, edozein formatan eta inolako bitartekoak erabiliz, aldez aurretik aipatutako Erakundeak idatziz baimendu duen kasuetan izan ezik.
JAKINCODE, S.L. da bere webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuen, menuen, HTML kodearen, testuen, marken, logotipoen, kolore-konbinazioen, botoien, irudien, grafikoen eta webguneko beste edozein edukiren jabea, baita edukien egituraren, hautapenaren, antolaketaren eta aurkezpenaren jabea ere, edo bestela, elementu horiek erabiltzeko behar den baimena dauka.
Beraz, erabiltzaileak modu arduratsu eta zuzenean, Legeari, moralari, ohitura onei, ordena publikoari, asmo onari eta erabilera-baldintza orokor hauei jarraikiz erabiliko ditu webgune hau eta bertako edukia eta zerbitzuak, JAKINCODE, S.L. enpresaren jabetza intelektualaren eskubideak arduraz zainduz.
Berariaz debekatzen zaio erabiltzaileari legez kanpokoa den, debekatuta dauden, hirugarrenen eskubideentzat kaltegarriak diren edo izan daitezkeen, edo beste modu batera JAKINCODE, S.L. enpresaren marka, irudia edo izen ona kaltetzeko helburuz erabiltzea webgunea.
Erabiltzaileak erantzungo du aplikagarri zaizkion baldintza hauek ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik JAKINCODE, S.L. enpresak jaso ditzakeen kalte-galeren aurrean. JAKINCODE, S.L. enpresak bere eskubideak defendatzeko bidezko lege-ekintzak gauzatzeko eskubidea gordetzen du.
Datu pertsonalen babesa
www.jakincode.com webgunean datu pertsonalak biltzen dira hainbat bideren bidez, dela inprimakien bidez, dela gurekin harremanetan jartzeko gaitutako helbide elektronikoarekin bidez.
Datu horiek datu pertsonalak babesteko une oro indarrean dagoen araudiaren arabera tratatuko dira, eta webgune honetan azaldutako pribatutasun-politikaren arabera. Erabiltzaileek politika hori irakurri beharko dute beren datuak eman aurretik. Edonola ere, datu pertsonalak biltzeko erabilitako inprimakian datuen tratamenduari buruzko informazio-klausula bat gehitu da.
Komunikazio komertzialak
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeari eta hura aldatzen duen Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legeari jarraikiz, www.jakincode.com webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela bidaliko publizitate edo komunikazio komertzialik posta elektroniko bidez edo beste komunikabide elektroniko baliokide baten bidez, aldez aurretik eskatu ez badute edo horretarako onespenik eman ez badute. Onespen hori, xede horretarako gaitu diren inprimakien bidez lortuko da.
Edonola ere, erabiltzaileek bitarteko elektronikoen bidez informazio komertziala jasotzeari uko egin diezaiokete edo ez dutela jaso nahi adieraz dezakete dpo@jakincode.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita. Gainera, bidalitako komunikazio bakoitzean eskainiko da uko egiteko edo halako informaziorik jaso nahi ez dela adierazteko aukera.
Webgunearen titularraren erantzukizuna
JAKINCODE, S.L. enpresak ez du bermatzen edukiek birusik edo bestelako elementurik ez dutenik, eta beraz, ez da erabiltzaileak webgunean nabigatzean balizko birus informatiko batekin kutsatzeagatik erabiltzaileen ekipoetan edo sistemetan sor daitezkeen kalteengatik erantzule egiten.
Era berean, www.jakincode.com webgunearen titularrak ez du kontrolatzen ezta bermatzen ere webguneko elementuak eta informazioak etengabe sartzeko moduan egon direnik, ezta ongi ikusten edo deskargatzen direnik edo erabilgarri daudenik ere, kontrolpetik kanpo dauden faktore edo egoerek ekidin, zaildu edo eten baititzakete zerbitzu horiek, eta zerbitzuan etenak edo atzerapenak egon edo zerbitzuak gaizki funtzionatuz gero, ez da egoera horien erantzule egiten, JAKINCODE, S.L. enpresaren kontrolpetik kanpo dauden arrazoiengatik, ezinbestean edo erabiltzailearen ekintza engainagarri baten edo hura errudun den ekintza baten ondoriozkoak direnean.
JAKINCODE, S.L. enpresa ez da hirugarrenen webguneetan guri buruz egon daitekeen informazioaren erantzule egiten, ezta bilatzaileen edo hirugarrenen esteken bidez gure www.jakincode.com webgunera irits daitekeen hirugarrenen webguneetan egon daitezkeenaz ere.
Jabetza intelektuala eta industriala
JAKINCODE, S.L., bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere webguneko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubide guztien titularra da, baita bertako elementuena ere (adibidez, baina adibide hauetara soilik mugatu gabe, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautapena, martxan jartzeko, sartzeko edo erabiltzeko beharrezko ordenagailuko programak eta abar), eta beraz, JAKINCODE, S.L. enpresaren jabetzakoak izango dira Espainiako ordenamendu juridikoaren arabera jabetza intelektual gisa babestutako lanak, eta ondorioz, arlo honetako Espainiako eta Europar Erkidegoko araudiak eta Espainiak hitzartutako nazioarteko tratatuak aplikagarri izango zaizkio.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legean xedatzen denaren arabera, berariaz debekatuta dago webgune honetako edukiak, osorik edo zati batean, erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, baita helburu komertzialekin eskuragarri jartzea ere, edozein euskarritan eta edozein bitarteko tekniko erabiliz, JAKINCODE, S.L. enpresaren baimenik ez bada.
Erabiltzaile gisa, JAKINCODE, S.L. enpresa titular den Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu. Atariko elementuak ikusi eta inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste euskarri fisiko batean ere gorde ahal izango dituzu, zure erabilera pertsonal eta pribaturako soilik bada. Ezin izango duzu JAKINCODE, S.L. enpresaren orrietan instalatutako babes-gailurik edo segurtasun-sistemarik kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu.
Adin txikikoek webgunea erabiltzea
www.jakincode.com webgunea adin txikikoei zuzenduta ez badago ere, sar daitezke bertan. Alabaina, adin txikiko batek informazioa eskatu nahiko balu, 14 urte edo gehiago eduki beharko ditu bere kabuz informazio eskatzeko. 14 urtez azpiko adin txikikoen kasuan, bere guraso-ahala, tutoretza edo lege-ordezkaritza duenak eskatu beharko du, eta adin txikikoaren izenean enpresak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena eman beharko du, eta horrela beren kargu adin txikikoak dituzten horiek hartzen dute bere kargura dauden adin txikiko horien adinerako egokiak diren webguneko zerbitzuak eta edukia erabakitzeko ardura esklusiboa.
Betebehar hauek urratuz, aipatutako adina duten adin txikikoak bere datu pertsonalak emanez gero, JAKINCODE, S.L. enpresa ez da ezeren erantzule egingo.
www.jakincode.com webgunera bideratzen duten beste webgune batzuetako estekak
JAKINCODE, S.L. enpresarena ez den webgune batetik www.jakincode.com guneko orri batera “hiperesteka” bat egin nahi duten edo egiten duten pertsonek edo erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Ezin izango da osorik edo zati batean erreproduzitu www.jakincode.com webguneko zerbitzurik edo edukirik.
Ez da www.jakincode.com webguneko orriei edo bertako zerbitzu edo edukiei buruzko adierazpen faltsu, zehazkabe edo okerrik gehituko.
“Hiperesteka” bat ezartzeak ez du esan nahi JAKINCODE, S.L. enpresaren eta bideratzen den web-orriaren edo atariaren titularraren artean harremanik dagoenik, ezta JAKINCODE, S.L. enpresak atari horretan eskaintzen diren zerbitzuak eta edukiak ezagutzen eta onartzen dituenik ere.
JAKINCODE, S.L. ez da “hiperesteka” egiten den web-orrian edo atarian publikoari eskainitako edukien edo zerbitzuen arduradun egingo, ezta bertan dauden informazioen eta adierazpenen arduradun ere.
Cookies
Cookieak webgune jakin batzuetako orrietan sartu eta horiek bisitatzen direnean, ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordetzen diren testu-fitxategi txikiak dira, berriro konektatzen bada, erabiltzailearen hobespenak ezagutu ahal izateko. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzten bertako diskoko datuak irakurri, ezin dute informazio pertsonalik irakurri ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri ere.
Webgune honetan erabilitako cookieei buruzko informazioa ikusteko, joan “Cookieen politika” atalera.
Sare sozialei buruzko informazioa
Informazio xehatua lortzeko, joan “Pribatutasun-politika” atalera.
Sare sozialei buruzko informazioa
www.jakincode.com webgunearen bidez garatutako jarduera aplikagarri den eta indarrean dagoen Espainiako legediaren mende dago.
Legedi aplikagarria eta jurisdikzioa
JAKINCODE, S.L. enpresaren eta www.jakincode.com webguneko erabiltzaileen artean sor litekeen edozein tirabira edo gatazka ebazteko, aldeek berariaz adosten dute Espainiako Epaitegien eta Auzitegien mende jartzea, eta bereziki Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) hirikoen mende, berez duten foruari berariaz uko eginez, halakorik edukiz gero.