Zer da eta zergartik da garrantzitsua ziberresilientzia
Zibersegurtasuna ez da soilik teknologia-sofistikazio handiagoko edo txikiagoko delitu-ekintzei erantzuteko irtenbide teknikoak emateaz arduratzen. Erakundeek zibereraso baten biktima bihurtzen direnean, honen aurrean prest egon, erantzun eta errekuperatu ahal izateko baliabideak edukitzea ere bere ahalmenetako bat da; hau da, ziberresilienteak izatea.
Ezinezkoa da erabateko defentsa bermatzea informazio-teknologien ekosistemaren gaineko mehatxu guztien aurrean. Zibererasotzaileek etengabe bilatzen dute beren delituzko ekintzak egiteko modua aldatzea, sistemen babesa urratzeko modua aurkitzea lortzen duten metodo berriak garatuz.
Erakundeen egitura teknologikoak dituen mehatxuak ongi ezagututa, zer arrisku dituen ebaluatu daiteke, eta, gainera, eragile maltzurren taktikak eta motibazioak ulertu. Era berean, teknologiak dituen arriskuei aurre egiteak, politika-tresna bat diseinatu, baliabide espezializatuak, zibersegurtasuneko ezagupen-maila desberdinetako langileen trebakuntza, eta gorabeheren aurrean erantzuteko eta berreskuratzeko prozesuak burutzea ekartzen du.
Hau guztia funtsezkoa da zibersegurtasun aktiboko estrategia bat diseinatzeko orduan, etorkizunean erakunde baten interesei eragin diezaieketen delituzko joerak aurreratzen saiatzeko. Faktore hori ezinbestekoa da ziberresilientzia eraginkorraren estrategia eraikitzeko.
Zer da ziberrresilientzia?
Ziberresilientzia terminoa bi alderdi oso ezagun elkartzetik sortu zen, hala nola hondamendien berreskuratzea eta negozioaren jarraipena, zibereraso bati aurre egiteko gaitasunari dagokio, eta horren ondorioak minimizatuko dituzten berreskuratze-baliabide egokiak eraginkortasunez zabalduz, kaltetutako sisteman eragin esanguratsua saihestuz eta, beraz, haren jarraitutasun operatiboa bermatuz, errendimenduan kalterik eta ondoriorik izan gabe.
Ziberresilientziak esan nahi du erakundeek ez dutela beren estrategia murrizten asmo txarreko ekintzetatik babestera, baizik eta mehatxuei aurre egiten laguntzen duten irtenbide-multzo osoa hedatzen dute modu proaktiboan, beren jarduerari kalte larria egin baino lehen.
Ziberresilientzia VS Erresilientzia tradizionala
Ziberresilientzia suspertzen ari den alderdi berri bat da, eta zentralitatea hartu du enpresetan, hauek errealitate teknologikoan erabat murgilduta daudela. Ziberresilientzia-programa on baten helburu nagusia urrats optimizatu batzuk garatzea da, edozein zibereraso-saiakeraren aurrean erreakzio-sistema bat eraikitzeko, eta, horri esker, enpresaren produkzioan eta ospean eragin negatiboa ez izateko babestea.
Sareen, sistemen eta datuen defentsa baimenik gabe sartzeko saiakeren azpimarratzeko ohiko lehentasunetik eratorritako ikuskera estrategikoaren aurrean, fokuak, orain, barne hartzen du zibergorabehera batek eragindako egoera kaltegarriaren aurrean jarduerarekin modu fidagarrian jarraitzeko gaitasuna ere. Horretarako, hainbat baliabide egituratzen dira: bidegabe sartzeari buruzko probak, ahultasunen azterketa, gorabeherei emateko erantzuna, politikak eta prozedurak, mehatxuen ikerketa eta arriskuen analisia.
Zergatik da hain garrantzitsua ziberresilientzia?
Erakunde bateko informazio-teknologien segurtasun-gertakari batek minutu gutxiren buruan suntsi ditzake bere aktiboak eta ospea. Behar bezala prestatzeak, mehatxurik ezohikoenaren aurrean ere, edozein zibererasok eragin ditzakeen ondorio kaltegarriak arintzeko behar diren baliabideak eta erreakzio-gaitasuna izatea ahalbidetzen du.
Segurtasun teknikorako neurriak hartzea ezinbestekoa da gaur egun, baina, horrez gain, plangintza estrategiko fidagarria eta ondo diseinatua izan behar da, eszenatoki posible guztiak kontuan hartuko dituena eta, ondorioz, ahalik eta azkarren dagokion erreakziorako egoki prestatuko duena. Eta, nahiz eta egia den erakunde gehienek ez dutela alderdi horri erantzuteko behar den esperientziarik, zibersegurtasunaren merkatuak alderdi hori ziurtatzeko irtenbideak ere eskaintzen ditu, zorionez.
Ondo koordinatutako ziberresilientzia-estrategia bat ezartzeak murriztu egiten ditu zibereraso batek ekar ditzakeen galera ekonomikoak, eta ez bakarrik gertakariaren beraren ondoriozkoak, baita zibersegurtasunaren arloko baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zigorretatik sortutakoak ere. Babesaren ikuskera ziberresiliente batez bidez, araudi espezializatuek ezarritako betetze-baldintzetara hobeto egokitzen da.
Era berean, gorabehera batek sor ditzakeen egoerak aurreikusiko dituen erreakzio-plana izatean, errekuperazio-denbora arintzen da, modu programatuan aktibatzen baita prozesu koordinatu bat, erantzun-gaitasuna modu arriskutsuan zailtzen duten inprobisazioak saihesteko.
Ondorioak
Ziberresilientzia eraginkor batek arriskuen, mehatxuen, ahultasunen eta informazio kritikoaren eta aktiboen gaineko ondorioen kudeaketa proaktiboan oinarritutako estrategia izan behar du.
Ziberresilientzia eraginkor batek gobernantza, arriskuen kudeaketa, datuen jabetza ulertzea eta gorabeheren kudeaketa ere badakartza. Ezaugarri horiek ebaluatzeak esperientzia eta irizpidea ere eskatzen ditu.
Elkar ezagutu eta zure zibersegurtasunerako ditugun soluzioei buruz hitz egiteko unea